Chapter 2. Bistaratzea

Une honetan, programak bi ikuspegi, menu-barra eta tresna-barra erakusten ditu.

2.1. Zerrenda-ikuspegia

Zerrenda-ikuspegiarekin, kargatutako fitxategian erregistratutako kontaktu guztiak bistara ditzake erabiltzaileak, eta erregistroen bidez erakutsiko diren eremuak konfiguratzeko aukera du. Beti dago "uneko erregistroa" deritzon hautatutako erregistro bat, eta bere eremuak ondorengo ikuspegian erakusten dira: erregistroaren ikuspegia.

2.1.1. Zerrenda-ikuspegiaren ekintzak.

Zerrenda-ikuspegiaren hautaketa, ordenatzea eta DnD-en ekintzak egiteko erabiltzen da.

2.1.1.1. Zerrenda-ikuspegiaren hautaketa

Txartel bat orain dela gutxi ikusitako txartel gisa aukeratzeko, zerrendaren ikuspegia nahi den erregistroa ikusten den arte korritu eta egin klik gainean. Honek erregistroaren ikuspegia -ri hautatutako erregistroaren informazioa erakustera behartuko du.

2.1.1.2. Zerrenda-ikuspegiaren ordenatzea

Txartelaren zerrendan hurrenkera bat egin zutabeko tituluan klik eginez eta horren bidez zerrenda ordenatzen da.

2.1.1.3. Zerrendaren ikuspegia arrastatu eta jaregin

Erregistro bat arrasta eta beste aplikazio batean jaregin daiteke, esaterako posta elektronikoko bezeroak, egutegiak eta bestelako helbide-liburuak. (Oraindik ez dago inplementatuta)

Erregistroaren ikuspegiarekin, erabiltzaileak zerrendaren ikuspegitik aukeratutako uneko erregistroekin asoziaturiko eremu guztiak bistaratu ditzake, txartelarekin batera datozen argazki eta logotipoak barne.